XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ANGRAMAIN:Makurrago niri!

Hemen oinetan!

Eta, ispilu berritsu, ordaindu larrutan!

KALOPHIAN: Ez dut nahita egin, galduta nenbilen!

Itsu nago eta murritz hondasunetan!

(Zalapartaka alde egiten du.)

ANGRAMAIN: (Hankatzarrak zeruraino luzatzen ditu.)


Orain erruki eske, Kalophain?
Ez dut errukirik ezagutzen,
ez barkamenik ematen,
higuina aurpegi horri,
hondamena bioi.
Galdua zara!
Argitik ilunpetara
eroriko zara
egia gogorraren kontrara!

(Urrunean Kalophainen oinaze-oihua entzuten da erortzean.)

(Lurraren kontra tupust egitean, zerua piztu egiten da une batean eta mila argi-puska zirimolatzen dira airean.)

(Gero ilunpea dator.)

Oihala